Posteado por: jmleizaola | 18/10/2010

Euskaldunok, berriro irainduta

Eusko Jaurlaritzak euskara erabiltzen ez duten enpresei ez diela inolako zigorrik ipiniko adierazi du gaur berriro. Urgell Kultura sailburuaren esanetan, isunak ipintzeak ez lioke euskarari mesederik egingo, kaltea baizik. Agian sailburuak ahaztu egiten du enpresak diru laguntzak eskatzeko eta lortzeko aukera izan dutela bere errotuluak eta bezeroaren arretarako dagoen pertsonala euskalduntzeko. Sailburuak ere ez ditu aipatzen aurreko legealdian ezarri ziren epeak, eta enpresa edo denda batek bezeroak euskaraz atenditzeko egokitze bilakaerako denbora nahikoa izan dute.

Gertatzen dena bestelakoa da, eta kutsu polikoa dario. Atzera egite honek asko kezkatzen gaitu, euskaldunon hizkuntza eskubideak iraintzen baitira berriro ere. Batzuk diote enpresek askatasun osoa izan behar dutela nahi duten hizkuntzan atenditzeko, eskaintza-eskaerak askatasun osoz hizkuntza batera edo bestera bideratuko dituelako bezeroen eta hornitzaileen arteko harremanak. Baina hori gezur borobila baino ez da.

Orain ez dela urte asko, Madrilgo gobernuak Espainian saltzen ziren hainbat tresnetako erabilera-jarraibideak gazteleraz idaztzita egon behar zutela agindu zuen helburu horrekin kontsumitzaileak babesten zituen arau berriak indarrean ipini zituelarik. Ordurarte, elektrotresna berria erosten genuenean berarekin batera zetorren liburuxka agian ingelesez, edo txineraz idatzirik zegoen, eta aparato berria erosi zuen lagunak guztiz galduta ibiltzen zen, erabilera-jarraibideak jasotzen zituen liburuxkak ulertezina zitzaiolako. Hemen ere, merkatu berak ere askatasun osoz hizkuntza batera edo bestera bultzatu beharko zituen saltzailearen eta eroslearen arteko harremana, goikaldean aipaturiko teoria tentel horren arabera.

Lotsagarria da Jaurlaritzaren jarrera, eta tamalgarria oso euskaldunontzat.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.