Posteado por: jmleizaola | 05/10/2010

Krisiak gora, krisiak bera

Langileen gehiegizko babesa omen da krisiaren arrazoia, Confebaskeko Lehendakariaren esanetan. Hala dio behintzat Miguel Lazpiaur jaunak orain dela gutxi egin dioten elkarrizketa batean. Horrekin batera, sindikatuen jarrera ere salatzen du, gaur egun dituzten abantailak eta eskubideak nahitaez mantendu nahi dituzte, bere aldamenean gertatzen dena kontuan izan gabe.

Tira ba, krisi ekonomikoa langileen eskubideengatik sortu dela gehiegikeria baino ez da. Baina ukaezina da ehundaka enpresetako egoera ekonomikoa sindikatuen jarrerek eta langilei emandako hainbat eskubide kolokan jartzen dituztela.

Krisiaren sorreran faktore anitzak hartu dute parte: espekulatzaile aseezinak, ekonomiaren globalizazioa eta enpresen deslekutzea,… baina baita ere lan merkatuaren inmobilismoa.

Garraioaren eta logistikaren garapenaren ondorioz, enpresa batek munduko edozein bazterrean ekoiztu ditzake bere produktuak, eta Txina bereziki mundu osoko lantegia bihurtu da. Baina txinatar batek hilero 200 dolarren truke pozik egingo du lan 10 ordu egunero. Europan, berriz, soldata ertaina 4.000 eurokoa omen da 8 ordu lan eginez. Agerian da balio erantsi gutxiko ekoizpenak Txinara bideratu ezkero enpresari batek soldatetan aurreztuko lukeen kopurua.

Eta non aurki ditzakegu balio erantsi gutxiko enpresak? Europako hegoaldean, Espainia barne.

Zapateroren gobernuak aurrekontu murrizketa sakonetara behartuko du I+G+b sektorea, eta horren ondorioz Espainia behera egiten jarraituko du, izan ere behar dena egin beharrean, kontrakoa egingo du. Okerreko bidetik goaz.

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.