Posteado por: jmleizaola | 23/09/2010

“Kulturen aldeko Hiritar Kontraturik”? Ez, eskerrik asko

Aurreko astean, Eusko Jaurlaritzak “Kulturen Aldeko Hiritar Kontratuari” buruzko ekitaldia ospatu zuen Bilbon. “Kontratu” edota “hitzarmen” horrek aurreko legealdian Ibarretxe Lehendakariak bultzatu zuen Kulturaren Euskal plana ordezkatzen du, eta euskal kultura bazter batean utzirik, “kultur aniztasuna” aipatzem du behin eta berriro “kontratu” horrek. “Herria” kontzeptua ere desagertzen da, eta “hiritarrak” dira orain nagusi gure gizartean, masa amorfo eta anonimoa osatzen dutelarik. “Kontratu” hori ez ditu gure ohiturak, gure izaera, gure hizkuntza,… behar bezala jasotzen eta babesten, baizik eta kulturak orohar aipatzen ditu, gurea dena eta gure nortasunari zentzua ematen diona zaindu gabe.

Ziur nago Kulturaren Euskal Plana hainbat ataletan hobetu zitekeela, baina oso lotsagarria eta kezkagarria da Eusko Jaurlaritzak euskal kulturari ematen dion tratamendua. Giza talde baten antzinako ondarea bestelako interes politikoekin nahastea ez da batere bidezkoa ezta zentzuduna ere, eta kulturgintzan dihardunok ezin dugu halakorik onartu. Horrexegatik oso egokitzat jotzen dut gaur Ramon Zallo irakasleak pare bat egunkarietan argitaratu duen artikulua. Primeran adierazten ditu plan maltzur horren nondik-norakoak. Hementxe irakurri dezakezue, hala nahi izanez gero:

DEIA: http://www.deia.com/2010/09/23/opinion/tribuna-abierta/el-contrato-ciudadano-por-las-culturas-un-pesimo-comienzo

GARA: http://www.gara.net/paperezkoa/20100923/222205/es/Contrato-ciudadano-culturas-pesimo-comienzo-

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.